Denbora

Erabiltzailearen aurpegia

Denbora. Aldaezina da eta badoa. Zuretzat eta niretzat berdina. Baina zer ezberdin bizi dugun.

Gertatzen zaigun guztia edo bizi dugun guztia denboran finkatzen da. Izen ezberdinak jartzen dizkiogu, goiz, arratsalde, gau... edo zehazten dugu elkar ulertzeko, 18:21. Bakoitzak erritmo ezberdina jartzen dio tarte berari, azkar, astiro, astun... edo zehazten dugu elkar ulertzeko, 13 minutu. Arauak jarri dizkiogu. Ordena bat ezarri dugu. Eta bertan sartu gara. Erlojua etsai hartu dugu, azkarregi doa gure helburu eta nahi guztiak lortzeko. 

Etsaia al da? Geuk ezartzen ditugu gure lehentasunak eta, askotan, geroari begira edo helburu baten atzetik ez dugu oraina baloratzen. Gure denbora gurea da, balioa du. 

Denbora galtzearen damuak ez du atzera bueltarik. Beraz, kontuan hartu dezagun zertan erabili nahi dugun. Betebeharrak betebehar, ingurukoei eta geure buruari eskaini diezaiokegun gauza baliotsuena da, betirako dira elkarri barre eragiteko hartutako 10 minutuak.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.