Omenaldi xumea Mendizabali

Erabiltzailearen aurpegia Olalde Euskal Kirolak 2016ko uztailaren 20a

Osasuntsu dago Olalde pilota taldea. Harrobi polita dago; egubakoitzean pilotalekura etorri ziren guztiei mila esker!

 

Bi pilota partidu polit jokatu ziren, eta bien tartean Aitor Mendizabali omenaldi xumea egin zitzaion. Olaldek oroigarri bat eman zion. Olalderen partez pilotalekura etorri zen jende guztiari eskerrak eman besterik ez; bete egin zen. Harrobi polita dagoela pilota eskolan garbi ikusten da argazkian. Gure aldetik orain arte bezala lanean jarraituko dugula esan. Bestalde, Iker Aizkorberi eskerrak horren argazki politak ateratzeagatik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak