Herriko pilotariek Zegama izan zuten aurkari, eta joaneko partiduan bezala, itzulikoan ere partidu bakarra irabazi zuten, nagusien kategoriakoa. Hortaz, agur esan diote txapelketari. Hala ere, Olalde pilota elkarteak zoriondu egin ditu Antzuolako pilotari guztiak, eta eskerrak eman bai Zegaman eta bai Antzuolan pilotariak animatzen izan ziren herritarrei.
Pilotazaleek beste hitzordu bi izango dituzte zapatuan, hilak 16: Xabat Askasibarrek Gipuzkoako pala egokituko binakako finala jokatuko du, Liga urdinari dagokiona, Amasa Billabonan. Eneko Sagarmendirekin osatuko du bikotea, eta Mikel Vega eta Erik Gaton izango dituzte aurkari. Jaialdia 10:30ean hasiko da, eta antzuolarrak hirugarren norgehiagoka jokatuko du.
Bestalde, San Isidro txapelketaren bostgarren edizoko finalak jokatuko dira larunbatean. Arratsaldeko 18:00tan hasita. Benjamin-Alebin (Maddi Gurrutxaga-Jone Mendizabal vs Intza Agirre-Enea Munduate) eta Infantil-Kadete (Ainere Azpiazu-Lur Egizabal vs Amaiur Landa-Izaro Aizpurua) mailako finalak hurrenez hurren. Lehenengo norgehiagokan