Atzeko pilota txapelketa herrikoian parte hartzeko epea irekita dago

Erabiltzailearen aurpegia Olalde Pilota Elkartea 2026ko otsailaren 24a

Apirilaren 17 eta 18rako antolatu du Olalde pilota elkarteak bosgarren Atzeko txapelketa. 2018an edo aurretik jaiotakoek eman ahal izango dute izena hemendik eta martxoaren 10era bitartean, webgune honen bitartez. 

Hala, 2013an edo aurretik jaiotakoek nagusien txapelketan jokatuko dutela adierazi dute antolatzaileek. Partaide bakoitzak 15 euro ordaindu beharko du, kamiseta opari –soilik kamiseta erosteko aukera ere badago–. 

Herritarren artean babes zabala duen ekitaldia da Atzeko txapelketa. Iaz, esaterako, 80 lagunek hartu zuten parte. Olalde pilota elkartetik aurreratu dute nagusietan apuntatzen diren lehen 68ak zuzenean sartuko direla txapelketara, eta ondorengoek aurre-kanporaketa jokatuko dutela. Pilotarien artean hiruko taldeak egitea da asmoa, eta irabazleak kanporaketetara sailkatuko dira. Neurketak 10 tantora jokatuko dira; finalerdiak eta finala, berriz, 8 tantoko bi jokotara –berdinketarekin, 4 tantoko beste joko bat–. Partaideek epaile lanak ere egin beharko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak