Leori, bereziki, hasierahasieratik gure jarduerarekiko adierazitako elkartasunagatik eta maisuki eszenaratutako lan hunkigarriagatik. Ametsak egia bihurtzen direlako adibide izateagatik.
AMS elkarteari eta Amaia Udal Antzokiko langileei, une oro eskainitako laguntza eta prestutasunagatik. Baita Goienari eta jo genuen beste hedabideei ere, ekimen hau behar bezala jorratu eta hedatzeagatik.
Antzokia lepo bete ez bazen ere, horrenbeste jenderen parte-hartzea txalogarria izan zen. Bihotzez, mila esker igande hartan gerturatu zineten guztioi; jakin ezazue zuen laguntzarekin Mexikoko Txiapasko proiektu xume biren haziak loratzen jarraituko direla.
----------
Ahinara Zubizarreta, Santi Roman, Bixen Martin, Ainhoa Galdos, Yurre Romaratezabala eta Oihana Irazu
Ekozap kolektiboaren izenean
Eskoriatza