Eskoriatzako Aste Zapatista 2017

Erabiltzailearen aurpegia Oihana Irazu 2017ko eka. 30a, 00:00

Urtero legez, ekainaren 12tik 17ra Aste Zapatista ospatu dugu; 17. edizioa izan da.

Lan handia eskatzen du baliabide gutxirekin ekintzaz beteriko astea antolatzeak eta berau aurrera eramateak; hala ere, elkarlana eta ilusioa uztartzen direnean, esfortzuak merezi duela zalantza izpirik ez dago.

Eskerrak eman nahi dizkiegu aurten eta aurreko urteetan ekimen hau bizirik jarraitu dezan lagundu dutenei. Bereziki: Iñaki San Migueli, urte askotan kartela egiteagatik. Ayotzinapako gurasoei; espezialki, Epifaniori, baita Jose Luisi ere. Txirikila Elkarteari. Zaboreak-eko kide Juan Carlosi, bere esperientzia partekatzeagatik. Justoaki-ko Sergio Alday tailagileari. Lumaltik eta Txiapasekin elkarteetakoei. Aretxabaletako Gu Haziak Gara Elkartekoei; bereziki, Palomari eta zapatuko bazkaria prestatu zutenei. Durangoko Rafari eta Mariluri. Jaiki Elkartekoei, euren ikuskizunarekin liluratzearren. Emakume palistei eta frontoira etorri zinetenoi. Zuhaitzak apaintzea posible egin zutenei. Gazta Porran eta Tonbolan parte hartu zenuten guztioi, baita takoak eta errifak erosi zenituztenei ere. Jose Arana egoitzako egoiliarrei, senitartekoei eta langileei, baita Alaitzen taldeari ere. Eskoriatzako Udalari zein Luis Ezeizako eta Arizmendiko ikastetxeetakoei. Aitzorrotz Elkarteari. Mendibitzukoei eta Jubilatuen Elkarteari. Postua jarri zuten artisauei. Txotxeri, tako goxo-goxoak egiteagatik, eta Nerea Zabalari, jada, faltan botatzen genuelako.

Zubitik kendu zuten pankarta egin zuen Jon Pozori eta mural zapatista margotu duten Sarari eta Maialeni. Rosa Sanchezi eta Aldo Mila Trio musikariei.

Goienako Imanol Belokiri eta Sorianori. Tabernakoei; espezialki, Inkernu, Naira, Urrestilla, GoxoTxiki, TokiAlai eta Jubilatuak. Halaber, esker ona adierazi nahi diegu eskoriatzar guztiei zein beste herri eta herrialde batzuetatik etorritakoei, modu batean edo bestean Aste Zapatistaren parte izateagatik. Bihotz-bihotzez, mila esker. Beste mundu bat posible dela biziki sinesten jarraitzen dugulako.

----------

Oihana Irazu, Ahinara Zubizarreta, Bixen Martin, Santi Roman, Javi Royo, Abatxis eta Yurre Romaratezabala 

Eskozap Elkartearen izenean

Eskoriatza

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak