Aste Zapatista 2016

Erabiltzailearen aurpegia

Ekainaren 6tik 11ra Aste Zapatistaren 16. edizioa ospatu genuen.

Lan handia da baliabide gutxirekin ekintzaz beteriko astea antolatzea eta berau aurrera eramatea; hala ere, elkarlana eta ilusioa uztartzen direnean, esfortzuak merezi duela zalantza izpirik ez daukagu. 

Eskerrak eman nahi dizkiegu aurten eta aurreko urteetan ekimen hau bizirik jarraitu dezan lagundu dutenei: 

 Lander Besari eta Ioni kartelak egiteagatik. Haritz Bediari eta Rakel Askasibarri euren ezagupenak gurekin konpartitzearren. Donostialdeko Ilargi Berdea-koei eta Mikel Blascori. Lumaltik eta Txiapasekin elkarteetako Ceciri, Arkaitzi eta Javiri Mexikoko egoeraren berri emateagatik. Aretxabaletako Irri-Barreko Oskarri eta Gu Haziak Gara elkartekoei elkarlanean eta pazientziaz gauza politak egin daitezkeela erakusteagatik. Jose Arana egoitzako egoiliarrei, senitartekoei eta langileei, baita Alaitzen taldeari ere, urterik urte egoitzakoen egunak alaitzearren. Auzoko taldekoei, Eskoriatzako Udalari zein Luis Ezeiza eta Almen ikastetxeetakoei.

Sukaldean lagundu zutenei; bereziki, Durangoko Mariluri eta Rafari. Txotxeri, ama Olgari eta Carlos, Xenia eta Alaitz Constanzari. Txalapartariei eta Eskuernagako Kaxkabar dantza taldeari. Bazkarira etorri zineten guztioi. Abraham Arzateri barre algarak sorrarazteagatik eta Rosa Sanchezi duen arteagatik eta urtero etortzeagatik. Aldo Milari eta bere bandari plaza dantzan jartzeagatik. Gatzagako Puntaik Puntako antolatzaileei.

Goienari; bereziki, Imanol Beloki kazetariari. Plazako tabernakoei; espezialki, Inkernukoei. Jubilatuen elkarteari. Gazta-porran parte hartu zutenei, Mendibitzukoei eta errifak erosi edo saldu zituztenei. Baita Amuska emakume elkartekoei ere.

Halaber, esker ona adierazi nahi diegu eskoriatzar guztiei zein beste herri eta herrialde batzuetatik etorritakoei, modu batean edo bestean Aste Zapatistaren parte izateagatik. 

Bihotz-bihotzez mila esker. Beste mundu bat posible dela biziki sinesten dugulako.

----------

Oihana Irazu eta Ahinara Zubizarreta

(Eskozap elkartearen izenean)

Eskoriatza

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.