Inperio aseezinen garaia

Erabiltzailearen aurpegia Oier Zumarraga Aranburu 2026ko urtarrilaren 9a

Washingtonen beldurra ez da berria.

Venezuelan gertatzen dena ez da soilik petrolioaren kontua, ezta gobernu jakin baten inguruko eztabaida hutsa ere; botere hegemoniko batek bere estatusa galtzeko duen izuaren adierazpena da. Kasu honetan, chavismoaren egiturak ez dituzte eraitsi; mehatxuaren bidez kontrolpean dauzkate, ordea. Iraken, Afganistanen eta Libian ikasitakoak abisu argiak izan dira estatubatuarrentzat, eta kaosa zein deskontrola saihestu nahi dituzte, nola edo hala.

Hala ere, AEBen logika ez da aldatu. Monroe Doktrinaren itzala berriro luzatzen ari da Latinoamerikan, kontrol ekonomikoa eta politikoa bermatzeko asmoz. Munduko inperio handiak aseezinak dira, baliabide naturalen beharrak bultzatuta. Txinaren gorakada eta haren eragin globala mehatxutzat hartzen ditu Washingtonek, eta lehia horretan lurraldeak, petrolioa eta merkatuak dira jokoan dauden piezak.

Baina begirada ez da Karibera mugatzen. Groenlandia, Taiwan eta Pazifikoa bera agertoki beraren parte dira. Mundu-ordena berria lehian dago, eta iragana berriro idazten ari dira, kolonia zaharren logikarekin: izenez aldatuta, baina metodo berberekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak