Argiak itzali, zurrumurruak piztu

Konspiranoikoak ez dira fenomeno berria, baina azken urteotan indar berezia hartu dute.

Konspirazioen sinestunak teoria alternatiboetan sinesten duten pertsonak dira, egia ofiziala zalantzan jartzen dutenak. COVID-19aren garaian nabarmen hazi zen mugimendua: txertoen inguruko gezurrak eta elitearen plan ilunak sare sozialetan hedatzen ziren, birus baten moduan.

Azken itzalaldiarekin berriro piztu dira zalantzak. "Zerbait ezkutatzen ari dira", diote batzuek, eta eguneroko gatazken azalpenak argudio sinple eta txatxuetan bilatzen dituzte. Komodin aparta da nagienentzat: gauzak benetan ikertu eta aztertu ordez, helduleku seguruena.

Konspirazioek, paradoxikoki, kontrolaren ilusioa eskaintzen dute kaosaren erdian. Gertatzen den ororen atzean plan handi bat dagoela sinesteak lasaitasuna ematen die: ez da mundua kaotikoa, baizik eta norbaitek gidatua. Baina errealitatea askotan iluna da, ez misteriotsua. Argirik gabe ibiltzea beldurgarria da, baina gezurrezko eguzkia jarraitzea are arriskutsuagoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak