Sinpletasunaren xarma

Aurtengo Gabonetan kanpai-hots eta petardo eztandak baino gehiago entzun ditut frontoiko pilotakadak.

Kuadrillan ohitura bihurtu zaigu infantil goxoa pilota hartu eta inguruko frontoiak bisitatzea: Larrino, Zubillaga, Araotz edo Iturrigorri. Banaka, binaka, kaiolan edo frontoi guztian. Pilota, horma eta lagunak. Ez da behar tresna modernorik, ez teknologia sofistikaturik, eta, nire esperientziatik hitz eginda, ezta pilotan askorik dakienik ere. Denok eskura daukagun zerbait da, eta, hain zuzen, kontsumismoaren legeetatik aldenduz, pilotak errotik gogorarazten digu sinpletasunaren xarma.

Tradizio hau osagai liturgiko garrantzitsu batek biltzen du. Gaztetan bezala, 16:30ean frontoian geratzea; aurretiko pilota aukeraketa; bikoteak aukeratzeko "pies, pies fuera"; norgehiagoka osteko tragoa… Hori da pilotaren magia; eta horrek urrea balio du. 

Baina bueno, Instagramen ikusi dudanagatik, eskia hau guztia baino hobea izango da…

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak