Garrak bizirik dirau

Erabiltzailearen aurpegia Oier Zumarraga Aranburu 2024ko ekainaren 2a

Aretxabaletan, Ibarra futbol zelaia herritarren topagune da domekero, eta aurten, are eta gehiago.

UDA futbol taldea Hirugarren Mailara igotzeko borrokan izan da denboraldi osoan zehar, eta herritarrek ez dute hutsik egin. Egungo mundu globalizatuan, futbol herrikoiaren garra itzaltzen ari da; ez da aretxabaletarren kasua.

Futbolaren baitan komunitate bat sortzeak kultura, adin, sexu eta sinesmen desberdineko pertsonak helburu komun baten inguruan batzeko aparteko gaitasuna du. Gizartea kohesionatzeko tresna, oro har. Herriaren opioa izatetik urrun, zaleen artean nortasun kolektiboaren zentzua indartzen lagundu eta jendea mobilizatzen du. Futbolaz gozatzeko guztiak dira ongietorriak. Horrek urrea balio du.

Real Madril eta Bartzelonaren munstroak herriko futbola irensten duen bitartean, mantendu dezagun garra bizirik. Denontzat irisgarria izango den kirolaren alde, jarraitu herriko taldea animatzen!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak