Kezkaren itzala gizartearen gainean dago. Inteligentzia artifizialak metatu lezakeen botereak kezka eragin du. Halaber, arauketa eta etika faltak arrisku nabarmenak dakartza, pribatutasuna inbaditzetik hasi eta erabaki diskriminatzaileak hartzeraino.
Erlijio berri baten antzerakoa izan liteke. Ideia berbera da. Ez dakitenari buruz erantzuten du. Horrek esklabotza berriak sortuko ditu, eta okerrena: askatasun itxurarekin mozorrotuta.
Nahaspila honi erantzun bat aurkitu nahian, ardura edo aukeraketa gurea dela esango nuke. Lagun edo etsai; adimen artifizialak gure erabakiak eta ekintzak islatuko ditu. Hala ere, nahitaezkoa iruditzen zait araudi etikoak ezartzea, algoritmoetan gardentasuna bermatzea, eta teknologiaren eta gizateriaren arteko lankidetza sustatzea.