Herri eta auzo txikiak bizirik mantentzeko funtsezkoak dira bertan sortutako elkarte eragileak. Herritarren parte-hartzea eta komunitate-bizitzaren sentimendua sustatzeko behar-beharrezkoak dira.
Merkataritza, kultura, kirol, ingurumen edota elkartasun kolektiboen iritzia erdigunera ekartzeaz gain, hauen rola azpimarratu nahiko nuke.
Kolektibo hauek herritarrek beraien energia eta kezkak bideratzeko gune izan daitezke, eta, horrela, inguruko bizi-kalitatea hobetzen lagundu. Azken finean, eraldaketa sozialaren motorra dira.
Horregatik, beharrezkoa da laguntza-politikak ezartzea eta erakunde horien eta administrazio publikoen arteko lankidetza sustatzea. Halaber, beharrezkoa da parte-hartzearen kultura sustatzea herritarren artean, beraien konpromisoa nahitaezkoa baita edozein proiektu komunitario aurrera eramateko. Aurrera, eragileok, segi herrigintzan!