Arrazoirik ez zaie falta. Larritasun, estutasun eta estres garaia izan ohi da ikasleentzat. Kaos egoera honetan, egunero autobusean unibertsitaterantz noanean desmotibazio nabarmena sumatzen dut ikasleen artean. Paper zuri bat betetzeak aseko ez balitu bezala.
Egungo hezkuntza horrexetan oinarritzen da: aurreko egunean ahalik eta informazio gehien irensten, azterketa egunean hau dena botatzeko. Ikasleek, lan-merkatuko eskaeretara prestatzetik urrun, erabat frustratuta amaitzen dute. Hausnarketa sakon eta zehatza egin beharko genuke denok hezkuntza modeloaren inguruan.
Etorkizuneko erronkei aurre egiteko gazteria kritiko eta motibatua behar dugu. Izan ere, ez ahaztu: gazteok gara etorkizuna!