Planto

Bizkaiko autoeskolak, Artiach enpresa, Osakidetzako lehen arreta, Bizkaibus edota garraiolariak, besteak beste. Zerrenda luze horrek, beste behin, agerian uzten du langileriak lan baldintzekin duen desadostasuna. Prekarietateak gizarte honetako gaitz nagusia izaten jarraitzen du ordutegiari, desegonkortasunari, segurtasunari eta soldatari dagokienez.

Gaur egungo pandemia eta inflazioa aitzakia ezin hobea izan da urte luzez egosten egon den egoerak eztanda egiteko.

Beharginek aski dela adierazi dute eta bizitzaren garestitzearen aurrean planto egin du, konponbide bat bilatu arte. Enpresak merkatuan beren lekua mantentzeko edozein prezio ordaintzeko prest daude? Muturreraino estutuko dituzte langileriaren lan baldintzak? Denak balio du?

Errealitate gordin honek egi bat besterik ez du ezagutzera ematen: kapitalismoa ez da jasangarria. Noiz arte?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak