Kontrako gremioak

Urriaren 2an, Urbasan ospatutako rallyan arreta eman zidan -Futbol eta + Karreras esamoldea zenbat aldiz errepikatu zen.

Eranskailuetan, pankartetan, asfaltoan idatzia edota zale propioen lelopean. Gogoetara bultzatu ninduen honek: bateraezinak al dira bi kirol hauek? Auto lasterketen eta futbol zaleen gremioek zergatik gorroto dute elkar? Orduan, uste dena baino parekotasun gehiago dituztela ohartu nintzen: zaleen berotasuna eta grina, leialtasuna, urduritasunak eragindako sabeleko kilimak, protagonistek prestakuntzara dedikatutako lan ikusezina, pipa-jana... Amodiozko erlazio toxiko bat balitz bezala; nahiz eta beraien arteko harremana gorabeheratsua izan, pentsatzen dutena baina gauza gehiago dituzte amankomunean.

Pertsonalki, nire pasioa betidanik futbola izan da, baina honek ez dit inoiz ekidin autoekiko dudan zaletasunaz gozatzea. Zerbait aukeratzen denean ez zaio beste gauza bati nahitaez uko egin behar. Hau dena kontuan hartuta, zer demontre: + Futbol eta + Karreras. Euskal Herrian dagoen kirol aniztasunaz goza dezagun!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak