Manifestazioek klase baxuen eta ertainen zerga igoera zekarren erreforma deuseztatu dute, baina kaleetan mobilizazioek ez dute etenik.
Biztanleriak urteetan jasan duen abusu sistematiko honen atzean, pobrezia, errepresioa, prekarietatea eta desparekotasuna daude. Kolonbiak, egoera honen aurrean, oihu batez aski dela esan du.
Estatuaren erantzuna berehalakoa izan da: 24 hildako, indarkeria fisikoko 200 kasu, 10 sexu eraso, 900 atxilotu baino gehiago…
Badirudi adierazpen askatasuna zalantzan dagoen garai honetan, injustizia sozialak salatzen dituztenen aurkako abusu polizialak zilegi direla.