Amodiozko erlazio bat balitz bezala, bakoitzak bere bidea hartu zuen COVID-19a gure bizitzaren parte izatera pasa zenetik; egia esateko, ez bata ez bestea ez dira zirenera izatera itzuli.
Grina asperdura bilakatu da, pasioa desilusio, itxaropena etsipen, plazera samintasun eta baikortasuna ezkortasun. Ongi etorri errealitate berri eta apetatsu honetara, non futbola ez den hain futbol. Denbora-pasa honen funtsa zaleak dira, Johan Cruyffek bere bibliografian azpimarratu zuen bezala: "Helburua zaleei gozaraztea da; azken finean, beraiek pozik egotea da garrantzitsuena".
Zer da futbola zale gabe, eta alderantziz, zer da zale bat igandero futbol zelaira gerturatu gabe? Jende gabe jokatzea musikarik gabe dantzatzearekin alderatu daiteke: ez du inolako zentzurik.