Marc Masip psikologoaren arabera, giza garunak ez du nahikoa heldutasun mendekotasuna sortzen duen horrelako gailu bat erabiltzeko gutxienez 16 urtera arte, eta, alkoholarekin edo tabakoarekin egin den moduan, mugikorra izateko gutxieneko adina arautzearen aldekoa da. Hainbat adituk gaineratzen dute teknologia berrien erabilera arduratsua sustatu aurretik beste konpetentzia batzuk garatu behar direla nerabeengan.
Artaldea doan kontrako norabidean joatea, ordea, ez da hautu samurra, eta nekez egingo dute horrelako ekimenek aurrera, atzetik konbentzimenduz eta ilusioz lanean ari den talde temati samar bat izan ezean. Debagoienean ere ausartuko gara?