Ez dakit martxoaren 8ko aldarrikapenek zer duten benetan hondoan, baina niretzat hori da zaintza –eta bizitza– erdigunean jartzea. Bizialdi honetako aro hauskorrenak merkatutik, erakunde publikoetatik edo komunitatetik sortutako egituren menpe uztea –hala nola, haureskolak, zahar-egoitzak, zaintzaile partikularrak…– sistema produktibokapitalista balioestea baita. Gizartearen egitekoa bizitzaren zaintzaileak babestea beharko luke, ekonomikoki nahiz sozialki. Baina honek guztiak barruan krak egiten digu, garapenaren eta betetasunaren fokua –izan soziala, izan pertsonala– beste nonbait kokatu dugulako.