Baziren diru gehiago zuten taldeak, baita izen handiagoa zuten futbolariak, baina mutil haiek zelaian elkartzen zirenean magiaz beteriko zerbait gertatzen zen. Batak bestearen beharra zuenean, hor zegoen bere talde osoa laguntza emateko. Hori da gaur egun falta zaiguna gizarte gisa: laguntasuna eta besteekiko errespetua. Bestela, irakurri dezagun eguneroko prentsa eta hor dauzkagu adibide gisa rebrote direlako horiek egunero, jendeak ez duelako errespetatzen… ez da samurragoa gauzak ondo egin eta gaixotasun madarikatu hau behin betiko ahaztea?
Baina, barkatu… futbolari buruz ari nintzen. Reala berriro ere Europan, Gipuzkoaren izena alde batetik bestera eramanez… Ea gauzak ondo egiten ditugun, bestela hurrengo denboraldian Reala ikusteko bideoa erabili beharko dugu. Aupa Reala!