Fobia

Erabiltzailearen aurpegia Oscar Garcia 2020ko urt. 19a, 00:00

Badira egun batzuk kaletik noanean burura etortzen zaidala nire aitak esan zidan esaldi bat: "Izan errespetua jendearekin, eta jendeak errespetatuko zaitu".

Eta zergatik etortzen zait hori burura orain? Bada, duela gutxi ikusi nuen gertakari batengatik. Adineko emakume bat ibai ondoan dagoen banku baten zegoen eserita, eta banku horren ondoan berdegune bat zegoen. Emakumea lasai asko ari zen atseden hartzen, eta, bat-batean, txakur bat hurbildu eta andrearen aurpegia aldatu egin zen, erabat. Zuri-zuri jarri zen eta ezpainak moretu zitzaizkion. Bertara hurbildu nintzen zer pasatzen zitzaion galdetzeko, eta haren erantzunak barruak astindu zizkidan: "Txakurrei fobia diet". Berehala, txakurra lepokotik hartu eta bertatik eraman nuen, eta horra non agertu zen txakurraren jabea, txilioka, esanez txakurra solte uzteko. Esan nion gertatutakoa eta haren erantzunak erabat lur-jota utzi ninduen. "Ez al du beste lekurik esertzeko emakume horrek?".

Errespetua da gure gizartean daukagun gauzarik garrantzitsuenetako bat… aplika dezagun gure egunerokotasunean eta denok zoriontsuagoak izango gara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak