Ez naiz neu izango zer den hobea esango duena, baina iritzia ematera bultzatzen nauen ahots bat entzuten dut nire buruan... Nork esan dezake normaltasuna ez dela ona? Nork esan dezake atseden hartzea ez dela osasuntsua?
Bada, gauzak horrela, argi dago bai batzuek eta besteek arrazoiak dituztela esateko euren pentsamenduetan ez dutela kale egin… eta nire buruko ahots horrek esaten dit… denak daukala bere momentua; beraz, oporrak disfrutatu ostean, disfrutatu dezagun normaltasuna, nahiz eta batzuentzat normaltasun hori oporrak izan!