Argi dago etikoki ez dela zuzenena, baina demokratikoki bai, ordea. Beraz, zer egin dezakegu ideia horiek gelditzeko eta bizikidetasuna eraikitzeko gorrotoaren ordez?
Galdera honen erantzuna erraza da oso… Hainbatetan egiten ez duguna egitea, eta gure botoa ezpata bihurtzea: gorrotoaren sugeari burua moztuz. Ez diot inori esango ze ezpata mota erabili behar duen horretarako, baina kasu honetan, nire botoa ez da ezpata bat izango; arrosa bat baizik.
Arrosa izan baitzen, herenegun, beste suge baten burua moztu zuena. Beraz, ezpatak, arrosak edo esku biluziak medio, egin dezagun posible arrazakeria, matxismoa, homofobia edo klasismoa gelditzea. Edo beste era batera esanda: ez dezagun egin Torrente gure lehendakari Madrilen.