Denak ez du balio

Erabiltzailearen aurpegia Oscar Garcia 2018ko ira. 21a, 07:20

Politikan, gudan eta amodioan bezala, denak balio duen aitzakia dago, baina ez da horrela.

Gezurra, pozoia eta maltzurkeria ez lirateke existitu behar; ez politikan, ezta bizitza arruntean ere. Baina maltzurkeriak eta gezurrak eguneroko ogia dira, tamalez, nire ogibidean. Horren adibide argi bat izan zen azken osoko bilkuran gertatutakoa, fibrozementuarekin lotutako mozio bat medio.

Hala ere, herritarrak lasai egon daitezke, Arrasaten ez baitago inolako arriskurik bertako urarekin; bai, ordea, alderdi batzuek erabiltzen dituzten estrategiekin, eta hauek isurtzen duten pozoiarekin.

Esaera zahar batek honela dio: Bota ezazu zaborra, nahiz eta gezurra izan, eta zerbait zikina geldituko da, nahiz eta garbitu...

Ba, hori ez da leiala, ez da egokia, ez da bidezkoa. Orain eta hemen, paktu bat egiten dut irakurle guztiekin: zin egiten dut pozoia, gezurra eta maltzurkeria ez ditudala inoiz erabiliko, beste batzuek ez bezala. Azken finean, denak ez duelako balio...

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak