"Gu ere elefante hiltzaile"

Erabiltzailearen aurpegia Oier Etxebarria 2012ko api. 25a, 02:00

Espainiako erregearen azken abentura denon ahotan dabil egunotan.

Ez dut horri buruz gehiago esango; horren ordez, beste ikuspuntu batetik begiratu eta munduko egoera nolakoa den kontutan izanda, beste batzuek gu nola ikusten gaituzten azaldu nahi dut. 

Normaltzat daukagun baina munduko pertsona askorentzat erakustaldi diren ekintza asko daude gure artean: beste askorentzat hain luxuzko produktua den edateko urarekin jolastu eta alperrik botatzen dugu; soberan dagoen jateko askok zakarrontzirako bidea hartzen du; markadun produktuak hobesten ditugu, oso antzerako edo berdinak diren marka bakoak baztertuz; apurtutako arropak konpondu beharrean, berriak erosten ditugu; 4-5 urteko kotxea saldu eta berria erostea gustatzen zaigu; behar ez dugun etxe garestirako bizitza osorako zorpetzen gara… Nola heldu gara honaino? Zerk bultzatu gaitu guzti hau hain onartua izatera?

Honen aurrean, lehenengo gure kontzientzia piztu beharrean gaudela uste dut eta behin hori lortuta, egoera aldrebes honetan, gu ere eraldatzaile izan gaitezkeela sinisten hasi behar dugu. Elefanteak hiltzen ibili beharrean, salba dezagun mundu hau!

Portzierto, gora Cristina eta bere adorea!! Bigarren portziertoa: astearteetan 22:00etatik 22:30era argindarra itzaltzen hasita gaude batzuk, prezio igoeraren aurka protestan; animatzen zara?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak