Kabiako lankideei ere eskerrak: zuen laguntza eta babesa ezinbestekoa izan da. Mila esker.
Eskerrak ere gure egoiliar eta familiei, izandako jarrera eta pazientziagatik; ea laster elkar ikusteko aukera duzuen. Zuen bultzada eta animoengatik ere, mila esker.
Hala ere, ezin ditugu ahaztu bidean gelditu diren egoiliarrak. Izugarrizko tristura eta mina daukagu eta asko kostako zaigu beraien hutsunea betetzea. Besarkada handi bana bidali nahi diegu familia guztiei, eta eskerrak, emandako animo eta esker onengatik. Zuen laguntzagatik ere, mila esker.
Osakidetzako profesionalei: Juanjo, Mikel, Nora eta Hiara medikuei eta Carol, Leire, Naiara M., Naiara A., Izaskun, Ilargi, Marina, Edurne, M. Asun, Lur eta Izar erizainei, bereziki, eskerrik asko. Zuei esker ere lortu baitugu gure ospitale txikian egoiliarrek aurrera egitea; zuen laguntza izugarria izan da. Anbulantzietako langileei ere eskerrak, egindako zerbitzuagatik eta emandako animoengatik, Horregatik, denoi mila esker.
Eskerrak Kabiari, Foru Aldundiari, Osakidetzari, Mondragon Unibertsitateari, Covideuskadiri, Arizmendiri, Ternuari eta herritar anonimoei. Zuek emandako materiala ezinbestekoa izan da gure lana baldintza duinean egiteko. Mila esker.
Zubillagako suhiltzaileei eta Anticimexi ere eskerrak eman nahi dizkiegu, egoitzako bazter guztiak desinfektatzeagatik.
Azkenik, ezin ditugu arrasatearrak ahaztu: zuen txalo eta animoek lanean jarraitzeko indarra eman digute eta; zuei ere mila esker.
Eskerrik asko guztioi, bihotz-bihotzez.
----------
Olatz Etxabe
Iturbideko egoitzaburua
Arrasate