Kultura taldeekin Denis Itxasok deitutako hitzordu bat ere suspenditu egin zen duela egun gutxi, eragile bakarra joan zelako. Aurreko astean, Athleticeko futboleko nesken taldearen prentsaurrekoa ez zen egin, hedabideak joan ez zirelako.
Interes faltagatik edo zabalkunde nahikorik ez egiteagatik jende gutxi joatea gerta daiteke, baina kosta egiten zait sinistea futbolak ez duela interesik hedabideendako. Nesken taldearen gainekoa zen, eta hori, akaso, nahikoa arrazoi da askorendako interesa kentzeko. Sare sozialen bidez eman eta zabaldu da informazioa.