Aste honetan neuk ere esan dut hori. Izan ere, udako oporretako planen kontuak izaten ari dira egun hauetan kafe orduko berbagaiak. Kanpinera batzuk, oraindik ezer hartu gabe beste bat, hiru plan ezberdin dituen bat ere ezagutzen dut, abuztuan bere etxea alokatuta lortutako diruarekin oporretara joaten dena...
Eta horretan, oporretan etxe trukatzea egingo dutela esan dit lagun batek aste barruan. Bigarrenez egingo ei dute. Ideia ausartak iruditu zaizkit azken biak. Eta berehala zalantza; ausartuko ote nintzateke ni? Behin zalantza sortuta... ez dakit ba!