Eta beti pentsatu izan dut: eskerrak eman behar ditu oinezkoak autoa zebra-bidean gelditu delako?
Okerrena da nik ere inoiz berdin jokatu izan dudala zebra-bidea oinez gurutzatu dudanean. Eta amorratu egin izan nau jarrera horrek, berez atera izan zaidalako, normala izango balitz moduan.
Badakit eskerrak ematea edo barkamena eskatzea heziketa oneko bi ezaugarri direla, baina zebra-bideetan gelditzea ere bada oinezkoak kontuan hartzen ditugun seinalea.