Salaketa jarriko dizut

Erabiltzailearen aurpegia Oihana Elortza 2014ko urr. 20a, 10:43

Erositako oinetako berriak aparkalekuan ahaztu eta bueltan bila joan zirenerako, falta.

Norbaitek eraman zituen. Jantzi behar zituenak, 12 urteko gaztetxoak, lapurrari salaketa jarri gura zion, nork eraman zituen jakin barik. Beste egun baten, 14 urte inguruko gazte batzuk litxarreriak jaten lurrean eserita zeudela, bultza egin zion batek beste bati. "Baietz salatu" esanaz mehatxatu zuen laguna bultzada jasan zuenak.

Laguna izan edo ez eta gertaera bera baloratu barik, salaketa jartzea zen kasu bietan gazteen irtenbidea, egoeraren soluzioa. Horrela ikusten zuten. Salaketa jartzea mehatxu normala zen eurendako. Normala da jarrera hori izatea?  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak