Kezka txikia

Erabiltzailearen aurpegia Oihana Elortza 2014ko mai. 31a, 12:00

Ez dago oraindik argi zer eta nola aplikatuko den LOMCE legea.

Aprobatu dela bai, badakigu. Eta indarrean datorren ikasturtean jarriko dela ere esan dute aprobatu zutenek.

Horren aurrean, Eusko Jaurlaritzak ezetz esan du, hemen ez dela aplikatuko. Beraz, zer da aplikatuko dena, nori eragingo dio, ezetz esanda nahikoa da?

Galdera horiek entzun ditut azkenaldian inguruko guraso batzuen artean. Baina inork ez dakizki erantzunak. Informazio gutxi heltzen dela ere entzun diot bakarren bati, ezer ez dagoela argi. Dena dela, lege horrek ekar dezakeenaren aurrean kezka txikia dagoela, oro har, kalean iruditzen zait.   

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak