Gaur egun, dena dirudi aukera: “Partida irabazteko aukera ondo probestu du Muruak” , “lehorte hau dela-eta sute aukera handia dago”...
Bi esaldi horietan ez dago okerrik, baina mamia galtzen da bigarrenaren kasuan. Argi dago Muruak aukera baliatu duela; ederto, gainera! Aukera hitza positiboetan erabili beharko genuke, baina negatiboetan baztertu; izan ere, horretarako, arriskua hitza daukagu, askoz ere zehatzagoa: "Lehorte hau dela eta, sute arrisku handia dago...”.
Azaroaren 1ean ikusi genituen, berriro, Iribar eta Kortabarria ikurrinarekin; a zelako gogorapenak! Garai hartan lortu zituen euskal jendarteak makina bat eskubide; euskara erabiltzea, tartean; borroka bidez, jakina! Gaur egun arriskutik kanpo daudela uste?
Bada, ez, badago garai ilun haietara eraman nahi gaituenik! Baina azaroan izango dugu arriskuari aurre egiteko aukera. Hauteskundeetan paso egitea baino arrisku handiagorik ba al dago une honetan?