Zer garen

Erabiltzailearen aurpegia Oskar Elizburu 2026ko martxoaren 11

Aurrekoan ibilaldi ederra egin genuen, Aramaion, Kontuak eta kantuak izenpean.

Kuadrillatxoa batu eta han aritu ginen naturaren inguruan botatakoak entzuten, irensten eta hausnartzen.  Basoek gure inguruan zein bilakaera izan duten azaldu ziguten: berezkoa, alde batetik; eta gizakion eraginezkoa, bestetik. Hausnarketari ekinda, bi ideia ekarriko ditut.

Bat: naturaren eta gizakion arteko lotura orekatzeko premia. Basoa mantentzeko ekimenik ez badugu, galdu egingo dugu eta egur gabe geratuko gara.

Bi: ekosistemaren oreka hori nola lortu.  Eta pago motzen eta txaraken adibidea jarri ziguten; euskaldunek, inausketa ordenatuen bidez, egurra lortu eta zuhaitzak galdu gabe nola jardun zuten, urteetan.

Euskararekin ere gauza bera egin beharra dugu: arnasguneak mantendu, indartu eta berreraiki. Une honetan txara ederra daukagu: gazte eta ume gehienak euskaradunak dira, baina asko eta asko enbor ahulak dira. Animalien edo suteen erasoak jasoz gero, kostata egingo dute aurrera; hortaz, babesak jarri behar ditugu euskaraz eroso bizitzeko eta gozatzeko.

Gizakiok natura gara, eta, jakina, euskaldunok Euskara gara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak