G. Aresti

Erabiltzailearen aurpegia Oskar Elizburu 2025ko uzt. 22a, 00:00

Gure etxea defenditu behar dugula diozu, Gabriel, eta hala da, zelan bestela iraun zutik?

Dena galdu dezakegula diozu, eta arimarekin defendatuko dugula. Egia galanta! Etxean genuen ia guztia galdu dugu dagoeneko. Eta zer da, ba, gure etxea, gu eta gure gutasuna baino? Zerk egiten gaitu gu? Desberdin hizkuntzak egiten gaitu, eta hark ematen dizkigun izaerak eta kulturak.

Arima deitu zenion zuk horri, eta asmatu zenuen zure garaikoak limurtzen. Eta handik etorri ziren borrokarako joera, beharbada, eta bizitzako iparra horretan jarri izana. Baina bidean, zuk aipatutako ia guztiak, zapla! Eta eskurik eta arimarik gabe, ezin, ba, luzaroan gure etxeak zutik iraun. Gure etxea defendatzeko esku guztien beharrean gaude.

Otsoen kontra, justiziaren kontra, egin ahal izateko, benetako justizia bermatu behar dugu.

Gorputzik eta arimarik gabeko anai-arreba gehiegi daukagu, Gabriel, aitaren eta amaren etxea defendatzeko; ez esku eta ez beso. Gainera, otsoak gure artean ditugu, lukurreria- eta injustizia-zale; eta haiei gure etxea den Euskal Herriak eta gure ama den euskarak bost axola!

Garesti ordaintzen ari gara, Gabriel, baina jarraituko dugu gure aitaren eta amaren etxea defenditzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak