(Adi)bidea

Erabiltzailearen aurpegia Oskar Elizburu 2024ko abe. 15a, 00:00

Uarkapeko bertso saioan gozatu ederra hartu nuen, benetan!

Alde batetik, frontoia gainezka zegoelako –euskaldunez eta euskaltzalez–; bestetik, gozagarria izan zelako, umoretik edan genuelako eta mezu sakonak entzun genituelako.

Hona hemen jasotako ekinbideak:

-Taldearen beharra. Ez batek eta ez bik, gehienek aipatu zituzten lagunak, familia edo bertsozaleak; eroso egoteko talde pertenentziaren eta arnasguneen beharra.

-Euskal komunitatearen babeserako elkartu beharra; hau da, inguratzen gaituzten hizkuntza hegemonikoen aurrean barrikada egitea, oldarraldiaren aurrean batzea eta borrokatzea. Guk ez badugu egiten, jan egingo gaituzte.

-Hori guztia nola egin: euskara ahalik eta gehien erabiltzea, euskarazko kultura kontsumitzea eta euskaraz bizitzeko aukerak babestea eta sustatzea.

Eta adibidea ere jarri ziguten: Durangoko Azokara joatea ingurukoei euskarazko produktuak oparitzeko eta Kontseiluak euskal komunitatearen defentsan deitutako agerraldian batzeko. Hasi al gara bidea egiten eta eragiten?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak