Esango nuke gehienok ikusten dugula hori guztia normal. Onartua dugu gauza garrantzitsuetarako ezinbestekoa dela neurri bereziak hartzea, traba badakarte ere. Zer da, baina, garrantzitsua?
Aspaldian euskaldunon hizkuntz eskubideei egiten ari zaizkion erasoak ekarri nahi ditut gaur hona, itsu-gor gaudela ematen duen honetan, mutu ez gaitezen geratu. Euskaldunoi euskaraz zerbitzuak ematea ezinbestekoa du administrazioak, legez; eta orain, epaitegietatik ukatzen badigute, zer gara, ba? Euskaldunok ez al gara pertsona eskubidedun gaztelania edota frantsesa gabe?
Arrasaten euskaldunon eskubideak defendatzeko Protokoloa jarri dugu martxan eta eraso horiei guztiei erantzuten hasi gara, zer garen erakusteko eta gure eskubideak izatea garrantzitsua dela argi uzteko. Bazatoz gurekin?
Ez dugu gehiago onartuko estubiderik!