Jaixetarako, eta bestelako gauza guztixetarako be, su apur bat eukitzia ezinbestekua da eta. Animua eta gogua, alde batetik; auzolanerako prestutasuna, bestetik. Mezuak norberari eskatzen dotsa gutxieneko bat jartzia, parte hartzia; deixa zuzen-zuzena zan, gaiñera, egiSu horren azpixan egizu argi bat dago eta.
Gaur egungo gizartian auzolana ez da ohikuena, zoritxarrez; bakoitzak beriari begiratzeko joeria dago, eta bestiak, hor konpon Marianton! Baiña Arrasateko jaixetan ikusi da laguntzeko borondatia be badaguala. Dragoi Jana ipiñiko dot adibide: gazte asko izan dogu laguntzaile antolatzeko lanetan; SUDCekoek lagundu zozkuen piper eta kafiakin; Tribialian partaide mordo bat eta giro ezin hobian; zaborra jasotzen eta bereizten ahalegin haundixa egin zeban jentiak; eurixa hasi zanian mahaixak eta aulkixak di-da jaso afaltzen egondakuek lagunduta; bertso saiua euripian ez izateko arkupera eruaten, montatzen, berrido han sortutako girua...
Horren aurrian, AEKren eta AEDren partetik eskerrak emotia beste erremedixorik ez daukagu; zer esango dogu ba! Txuletak ederrak zerela, aguro eta txukun banatu genduala dana, merke-merke eta giro itzelan izan zala entzun ostian... Eta, gaiñera, kexa gutxi: batzuk afaltzeko aukerarik ez zebela izan, mugatu egin gendualako tike kopurua. Beno, hurrengorako 400 ipiñiko doguz, eta ia aurten moduan bezperarako dana salduta daguan!
Eta bukatzeko zera esan gura neuke, gure asmua euskeriari arnasgunia emotia izan dala, eta horregaitxik data aldaketia, eta arratsalde-ilunkera oso bat euskal giruan pasatzeko aukeria: gaztien kalejiriakin hasi, afarixa, jolasak eta bertsuak... Lehen pausua emonda dago, hurrenguetan hobeto!
Eskerrik asko, danoi, zuekin ixotu dogulako euskeriaren sugarra!