Kultur Aten emon zeben hainbeste maittasunez egindako Euskaraz bizi nahi dut bideua, Mondrauen eta mondrautarrok egindakua. Maitteminduen egunian, euskeriarekin maitteminduta gaudenondako oparixa izan zan, ikustekua!
Gure herriko euskalgintzak antolatu bazeban be, parte hartzia izan da, orainguan, inportantiena.
Euskaraz bizi gura herritar askok eta askok erakutsi dau bideo eder eta alai horretan.
Eta mordua izan giñala ikusteko aukeria eukiko dozue danok; izan be, Goienatik hasi eta bestelako komunikabide guztixetan, elkartietan eta erakundietan dauzkagun komunikazio leku guztixetan ipiñiko dogu danon eskura.
Asko gara euskaraz bizi nahi dogunok, eta hori erakusteko eta benetako aukeria eukitzeko bidia zabaltzeko lehen pausua izan da hau.
Lehen pausua antolaketa-proiektu berrian (lehendik be pauso ugari emonda daukagulako euskeriaren normalizaziñuan).
Lehen pausua esan dotenian, hasieria dalako diñot, euskaraz bizi gura hori ikusgarri egin behar dogulako, toki guztixetan igarri behar dalako.
Bakoitzak, eguneroko horretan guztixetan, erakutsi behar dau gure bideuan erakutsi doguna: asko garala, oso desberdinak, gustu eta ohitura askotakuak... baina egunerokuak egiten, pozik eta naturaltasunez, euskeria erabili nahi dogula. Eta hori egin leikela eta egingo dogula esan dogu, euskaraz bizitzeko bidia zabaltzeko gure apustua hor daguala.
Etorriko dira bestelako deiak, baiña bakoitza hasi deila bere ingurutik eraitten; indarra eta gogua erakusten badogu, gerora, eskertu egingo doskue.
Ikusi dozu!