Atzeko kaleko obrak

Erabiltzailearen aurpegia Olatz Arizti 2016ko eka. 3a, 00:00

Alkate jauna. Badirudi zure izena enpresa handi bat ez bada, ez daukazula ezer egiterik.

Enpresa txikiei ematen diezuen laguntzaz harro sentitzen zaretelakoan, zuen laguntza hau baldin bada, nahiago genuke zuen laguntzarik inoiz ez izan.

Dirudienez, ez duzue ulertu nahi.

35.000€euroko inbertsioa egin berri dugu hozkailu eta izozkailu berrietan, hilero eta puntual ordaindu behar ditugunak. 13 pertsonaz osatutako plantilla dugu. Eta zuek trabak besterik ez diguzue jartzen.

Ulertzen dugu egoera berezian gaudela eta egoera honek denen partaidetza eta esfortzua eskatzen duela. Baina beti gu gara, enpresa txikiak, kaltetuta ateratzen garenak. Bezeroei sarrera itxi eta etxez etxeko banaketan trabak jartzen dizkiguzue.

Zer etorriko da hurren?

Kooperatibaren itxiera?

Azkeneko urteetan, gogor ekin dugu gure lekua lortu eta mantentzeko, BMren, Eroskiren eta DIAren instalazioaren ostean. Gainera, ahal dugun moduan, krisia jasan dugu. Eta orain badirudi aurkako faktore horiek guztiek lortu ez dutena Udalak eta Bilduk lortuko dutela.

----------

Olatz Arizti

(San Miguel Kooperatibako 13 langileren izenean)

Oñati

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak