Eta Euskal Herrian zer? Energia ia gehiena erosten dugu.
Hala ere, energia berriztagarriek badituzte euren aukerak: adibidez, eguzki energia ugari daukagu (ez Almerian beste): 10 metro karratu eguzki plaka fotovoltaikok gure etxebizitzako beharrak asetzeko lain eman dezake. Plaka hauek prezioz asko jaitsi dira, gainera. Sare elektrikoa erabili daiteke batek sobera daukanean besteari saltzeko, prezio berean saldu eta erosiz (balance neto delakoa, alegia).
Azken momentuan PPren Espainiako gobernuak gure autoprodukzio aukerak errotik mozten dituen Autokontsumo Dekretu berria onartu zuen. Baldintza hauetan energia autoprodukzioa asko baldintzatzen da.
Zailtasunen aurrean badaude bideak eta adibideak: 1. Goienerreko sozio izan eta energia elektrikoa erostea (www.goiener.com). 2. Bakoitzak bere aldetik ere badaukagu gauzak egiteko margena, Oier Etxebarria aretxabaletarrak jarri dituen plaken estilora (ezagutzen baduzue, kalean gelditu eta galdetu!). 3. Usurbilgo Lanbide Eskolan muntatu berri dugun ENEGUR eraikuntza pasiboa eta kotxe elektrikoa kargatzeko daukagun autokontsumo sarearen estilokoak egitea, fotovoltaiko eta eoliko bidez kargatzen dena (www.lhusurbil.eus). 4. Herritarron kontzientziatzea gobernuak aldaketara bultzatzeko.
Independentzia energetikoaren bidean pausoak ematea ere gure esku dago, ez geratu atzean!