Nun sartuko gare?

Erabiltzailearen aurpegia Oier Aranzabal 2015ko aza. 6a, 10:56

Iritsi da momentu bat non albistegiak ikustea gero eta gogorragoa den.

Gerrak, gosea, hilketak, migrazio arazoak… gero eta ugariagoak dira, eta honek ez dauka itxura onik. Siriako egoera sinestezina da, denak denen aurka... Munduko handiak elkarren aurka euren herria ez den baten, aurrerago Korean, Vietnamen, Afganistanen… gertatu zen bezala, baina oraingoan partaide gehiagorekin. Munduko toki askotan daude arazoak, baina oraingoan gure etxeko atean dira. Baliabide naturalak gero eta preziatuagoak dira, eta etorkizunean hauen kontrolak gerrak eragingo dituela dirudi.

Eta gero eta migratzaile gehiago iristen dira gurera, egoera politiko edo ekonomiko gogorretatik datoz eta gure eginbeharra da, nire ustetan, eurei ongietorria ematea eta gure gizartean ahal eta hobeen integratzea. Gogoratu gure arbasoak duela oso gutxi arte munduan zehar ibili izan zirela bizitza aurrera ateratzeko. 

Gero eta gehiago gara munduan, 230.000 pertsona gehiago egunero. Hau da, lau egunero, munduan dauden euskal hiztun adina pertsona gehitzen dira Lurra planetara! Ikaragarria… (Ikusi al duzue HOME dokumentala? Saiatu Youtuben; atsegin dut bukaeran planteatzen duen ikuspegi erdi positiboa). 

Biologiako teorema batek dio edozein ekosistema orekara iristen dela; noiz eta nola iritsiko gara orekara gizakiok? Nolakoa izango da mundua hemendik urte gutxira? Eta nola egokituko da gure hizkuntza egoera berrira?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak