Bazkaltzeko iritsi eta urteroko tokian bazkaldu ostien, Hondarribiko lagunekin elkartu ginen, urtero bezala, parke baten. Eguraldia uste baino freskoagoa izanda be disfrutau gendun Guggengeim inguruak bisitatzen, pixka bat pasiatzen… Egixa esan, nola aldatu dan inguru hau 20 urtetik hona! Eta zenbat euskera entzuten dan Bilbon urtarrillero bigarren asteburu hontan!
Udaletxeko zubi aldera gerturatu ginen, eta Bilboko kale batzuk gurutzatu genituen jende artian. Formato berrian, hori bai, umeek ederto pasa zeben argi fosforeszenteekin jolasian.
Etxera bueltatu ginen urteroko pentsamentuakin: "Ia datorren urtian Bilbo bisitatzeko beste eskusa bat topatu biher dogun…" Jarraian gertatutakoek ez dabe hontan lagundu, mate batekin hasi eta mateari xake zapatuan, jende piloz betez Donostia. Eta segiduan atxiloketa gehixago, honek ez dauka bukaerarik.
2013an Tolosan Kilometroak ospatu genituen; orduan Ahora lemak zentzu bikoitza zeukan. Pentsatu zeiken erdaldunentzako mezua zela, Ahora es el momento de aprender euskera! Baina Euskara ahora eramatea zen helburu nagusia, euskera dakigunok erabiltzea, alegia. Oraingoan, zentzu bakarra hartzen du hitzak: ahora, orain, now… Euskal presoak Euskal Herrira!