Bertan bertakoa!

Erabiltzailearen aurpegia Oier Aranzabal 2014ko mai. 14a, 12:00

Bizi garen mundu globalizatu honetan gauza xelebreak gertatzen ari dira; orain dela urte gutxi batzuk sinesgaitzak izango liratekeenak.

Erosten ditugun gauza gehienak munduaren beste puntan eginikoak dira. 

Saiatu al zarete aspaldian Europan eginiko zapatilak erosten? Begiratu kakahueteak nondik datozen, txinatarrak direla ohartuko baitzarete. Esparragoak ez dira nafarrak, Perukoak baizik; eta haragia Argentinako pampatik iristen zaigu. Telefonoak, tabletak, jostailuak, galtzontziloak… dena dator urrutitik. Gainera, badirudi gero eta urrutiagokoa, gero eta merkeagoa dela… Nola da posible? Nolakoak izango ote dira produktu hori ekoitzi duten langileen baldintzak? 

Garbi daukagu bertan produzitzeari uzten badiogu, bertako lan kargan zuzenean eragingo duela. Bai langileengan, baita langileei zerbitzatzen dien hirugarren sektorean ere. 

Lehen sektorea ez da at geratzen. Euskal Herrian kontsumitzen dugun janariaren %5 soilik ekoizten dugu baserrietan. Orain indarrez hazten ari diren baratze parkeek laguntzen digute bertako produktuaren kalitatea estimatzen, nahiz eta pixka bat gehiago kostatu… 

Obama jauna klima aldaketarekin horren arduratuta dagoen honetan kontutan eduki behar dugun beste arazo bat garraioak eragiten duen kutsadura da. Txinatik produktuak dakarren barku handi horietako bakoitzak 10 tona gasolio kontsumitzen baititu… orduko!

Beraz, bertakoa kontsumitzen saiatu gaitezen, prezioan merkeena ez bada ere; gure erosketetan, eman diezaiogun gertutasunari garrantzia! 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak