Gora jai herrikoiak!

Erabiltzailearen aurpegia Oneka Anduaga Garai 2022ko maiatzaren 8a

Azkenean! Bi urte luze pasa dira, baina, azkenean, iritsi dira: auzoetako jaiak hemen daude! Eta, zuek ez dakit, baina ni deseatzen nengoen astebururoko jaien maratoia heltzeko.

Olabarta, San Miel Txiki, Errekalde, Olakua, Triana, San Lorentzo... Aurten, gainera, beste bi data garrantzitsurekin: Topagune Feminista eta Antixenaren 10. urteurrena. Lehenagotik ere borobila zen egutegian gehitzeko beste bi marka.

Bi urtez zain egon ostean, berriz izango dugu aukera kaleak umore onez, elektrotxarangaz, txorimaloz, dantzaz, parrandaz (eta ajez), auzo bazkariz, trikipoteoz, (ditxosozko) boletoz, txorixo eta taloz, aldarrikapenez... betetzeko. Eta hau dena, noski, auzo batzordeek eta gainontzeko asanbladek egiten duten lan handiari esker.

Bi urte pasa dira, bai, eta denok daukagu gogoa txosnetako edalontzia eskuan parranda egiteko; beraz, egin dezagun topa, elkar zainduz eta gozatuz, jai herrikoi eta parekideen alde!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak