Palestinako sarraskiari buruz jardun naiteke, baina beti hor egon diren eta orain arte jaramonik egin ez diegun irudiek hitzik gabe uzten naute. Inork inoiz ez luke horrenbeste sufrimendu pairatu behar. Etxe desjabetzeen inguruan idatzi dezaket, baina artikulu hau idazten nabilela (soilik Bartzelonako Raval auzoan) beste bost desjabetze programatu direla kontuan izanda, artikulua argitaratzen denerako datuak zaharkituegiak egongo direla konturatu naiz.
Azkenerako gai posible guztiak baztertu ditut eta ez daukala zeri buruz idatzi; baina gero pentsatu dut ez dela horrenbesterako, total, beti gai berdinari buruz hitz egiten amaituko dugu.