Erailketak, jipoiak eta mehatxuak nahiko erraz identifikatzen ditugu emakumeen aurkako indarkeria bezala; baina badira beste indarkeria mota batzuk, horren begi-bistakoak ez izanagatik ere, indarkeria izaten jarraitzen dutenak. Adibidez, lan bera eginagatik gizonezkoek baino gutxiago irabaztea; gure gorputzen gaineko erabakitzeko eskubideak murriztea; edo une oro gizarteak inposatutako edertasun kanon beteezinen menpe bizi behar izatea. Asko dira indarkeriaren adibideak, eta gehiegi pairatzen dituzten emakumeak.
Zalantzarik gabe, 2020a COVID-19aren urtea izaten ari da, baina ez da daukagun birus bakarra izango: emakumeen aurkako indarkeriaren bat gauzatzen den artean, ez gara gaitzetik libre egongo. Eta pandemia hori ez da berehalakoan desagertuko.