Euskal Herriko beste herri batzuek irakatsi bezala, erantzun mota ezberdinak daude eta herri bakoitzak, kolektiboki, erabaki beharko du zein den egokiena beretzat. Honekin ez dut esan nahi konfrontazio zuzena egon behar denik; baina izan mitinari boikota edo izan ondoko plazan elkarretaratze bat antolatzea, faxismoaren aurrean gaitzespena adierazi behar da.
Izan ere, "kasurik ez" egite horren atzean bada faxismoaren normalizazio puntu bat, gizarte demokratiko batean ulergaitza dena. Normaltasuna neutraltasunetik gertuegi dago eta eskuin muturrak horrenbeste indar hartu duen honetan ezin dugu onartu neutrala izaterik.