Kalera (errealitatera?) irten ezin garen honetan, sare sozialek mezu fidagaitzekin bonbardatzen gaituzte; eta isolamendua zenbat eta zorrotzagoa izan, orduan eta garrantzi gehiago eman behar zaio jasotzen dugun informazioari.
Beraz, hona hemen nire aholkuak. Hasteko, kazetaritzako lehen klase egunean esan ziguten bezala, dena dudan jarri eta zerorrek egiaztatu. Ondoren, berria bi iturri independientek, gutxienez, egiaztatzen dutela ziurtatu; WatsAppera iristen diren eta nondik datozen ere ez dakizun audio horiek batez ere. Kontu Twitterrekin eta “harek honi esan zion” bezalako kateekin. Hau da, kritikoak izan jasotzen (eta zabaltzen) duzuen informazioarekin.
Nik esan dut esan beharrekoa, orain zuek erabaki sinesten didazuen edo ez.