Bada, gaurkoan, esaldi honi buelta batzuk ematera nator. Bi minutuan egin badaitezke, gauza errazak diren seinale; baina zer gertatzen da bi minutuan pentsatu daitezkeen ekintzekin? Eta are gehiago, zer gertatzen da gutxienez bi minutuan pentsatu beharko liratekeen baina pentsatu gabe egiten diren ekintzekin? Gaur egun, horrelako gehiegi daukagu, gauza onerako. Eta bestela, galdetu Zaballan preso daudenei.
Hurrengoan –eta benetan espero dut hurrengorik ez egotea–, Altsasuko herriari horrenbeste buruhauste eta min eragin dietenek, gutxienez, eta asko eskatzea ez bada, bi minutuz pentsa dezatela zer ondorio dakartzan horrelako astakeria batek.
Edo dena ondo pentsatua zegoen?